Aurkezpena

feria

UPV/EHUko Arabako Campusak eta Gasteizko Udalak zenbait ekimen gauzatzen dituzte enpleguaren sorrera sustatzeko euren eskumenen eremuan.

Interes berberak eta enplegua sustatzeko zegozkien eskumenak abiapuntutzat hartuta, egoki iritzi zioten bi erakundeen arteko lankidetzarako egitura egonkor bat sortzeari, eta horrelaxe jaio zen EMPLEO GUNE izeneko ekimena.

Elkarrekin lan egiteko egitura horretatik abiatuta antolatu zuten Gasteizko ENPLEGU AZOKA ekimena hiru urtez jarraian: 2010, 2011 eta 2012.

Kontuan hartuta emaitzen gainean eta ekimenaren antolamenduarekin zerikusia duten zenbait alderdiren gainean egindako ebaluazio zorrotz eta jarraitua, baita lan merkatuaren egoerari eta bereziki lan bitartekaritzako prozesuei buruz jasotako informazioa ere, beharrezkoa izan zen Gasteizko 2013ko ENPLEGU AZOKAN aldaketak egitea, bai ekimenaren helburu orokorrean, bai formatuan, bai edukietan.

Enplegu bilaketa aktiboa egiten dutenei eta lan arloko orientatzaileei zerbitzu egokiak eskainita bertako giza baliabideek lan merkatuari begira duten egoera hobetu egingo den ustea da 2014an ere ekimenarekin aurrera jarraitzeko arrazoia.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • 2013an abiarazitako enpresa harremana indartzea eta haren eragina eta hedadura zabaltzea, herrialdeko enpresen presentzia aintzat hartuta.
  • Bertako giza baliabideek lan merkatuari begira duten egoera hobetzea, udalerriko langabetuei lanpostu bat lortzeko lagungarri izango zaizkien zerbitzuei eta bitartekoei buruzko informazioa emanda, baita arlo horretako informazio eta tresna espezializatuak ere.
  • Enpleguaren arloari lotutako eremuetan lan egiten duten giza baliabideetako profesionalei laguntzea: orientazioa, prestakuntza, bitartekaritza, etab.