Menu
cabeceraForoGenerica
es | eus

Empleo Guneren 2019ko Jardunaldia

Empleo Guneren 2019ko Jardunaldia
prestatzen ari gara
“ENPRESEN FOROA: LAN ARLOKO BITARTEKOTZA ETA ENPLEGU AUKERAK”

2019ko otsailaren 14an, Europa Biltzar Jauregian

Empleo Gune enplegu-foro bat da, UPV/EHUren Arabako Campusak eta Gasteizko Udalak antolatua.

Hauek dira Empleo Guneren 2019ko Jardunaldiaren ardatzak:

  1. Beren plantillarako talentu bila dabiltzan enpresak eta enplegu bila ari diren pertsonak elkartzeko espazioak sortzea.
  2. Lurraldeko administrazio publikoek zer kontratazio helburu dituzten eta enplegu publikora nola sar daitekeen azaltzea.
  3. Hiriko enpresa eta sektore garrantzitsuetako giza baliabideen estrategia nagusiak aurkeztea.
  4. Enplegu bila dabiltzan pertsonen gaitasunak hobetzeko jarduerak eskaintzea.

Gaurtik bertatik has zaitezke parte hartzen:

FOROAREN AURREKO JARDUERAK

PARTE HARTZAILEENTZAT

Empleo Guneren 2019ko Jardunaldia aukera bikaina da zurea bezalako profilak lortu nahi dituzten enpresei zeure burua aurkezteko. Horregatik, interesgarria da topaketa hau ondo prestatzea. Zer egin dezakezu?

1. Profesional batengana jo, zure curriculuma modu pertsonalizatuan aztertzeko eta adituen aholkularitza jasotzeko, curriculuma hobetu eta enpresentzat erakargarri bihurtze aldera. Eskatu ordua gure zentroetako batean:

2. Elkarrizketa on bat egiten, curriculuma hobetzen, enplegua bilatzean sare sozialak erabiltzen eta beste hainbat alderditan lagunduko dizuten orientazio saioetara joatea.

ENPRESENTZAT

Empleo Guneren 2019ko Jardunaldiak lurraldeko enpresei aukera ematen die beren giza baliabideen politika zabaltzeko, langile aldetik dituzten beharrak azaltzeko eta lan egiteko leku erakargarria direla erakusteko, talentua lortzeko haien estrategia babeste aldera.

Parte hartzea doakoa da.

Hauek dira parte hartzeko aukerak:

Informazio gehiago empleogune@vitoria-gasteiz.org