Menu
cabeceraForoGenerica
es | eus

Jarduerak: Orientazio Profesionalentzako lan saio teknikoa

Sorginetxe aretoa
Ordutegia: 9:00etik 13:00etara
Aldez aurretik eman behar da izena.

STEAM siglak (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics) Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arte eta Matematikari buruz hitz egiteko erabiltzen dira. Gaur egun, STEAM dizi-plinekin lotuta daude gehien hazten ari diren enplegu sektoreak. Hazkunde hori gorabehera, diziplina zientifiko eta teknologikoen bokazioak falta dira, eta, gainera, alde nabarmena dago generoari dagokionez, askoz ere emakume gutxiago baitaude alor horietako prestakuntzan gizonak baino. INTEFek –Hezkuntza Teknologietarako eta Irakasleen Prestakuntzarako Insti-tutu Nazionalak– nabarmentzen duenez, oso garrantzitsua da neskak sartzea STEAM gaita-sunekin lotutako ikasketa guztietan, ikasketa eta lanbideetan benetako berdintasuna lortzeko ez ezik, proiektu teknologikoak beste ikuspegi batzuekin aberasteko ere bai.

Lorena Fernández Álvarez (@loretahur) Deustuko Unibertsitateko ingeniari informatikoa, Nortasun Digitaleko zuzendaria eta genero ikuspegia barne hartzen duen STEAMi (Science, Technology, Engineering, Art eta Mathematics) buruzko dibulgatzailea da
“STEMetan kristalezko korridoreak apurtzen”
Lorena Fernándezek txiki-txikitatik, faktore askok neskatoak ikasketa jakin batzuetara bideratzen dituztela azalduko du, askatasun premisa faltsu baten pean (kristalezko korridoreak). Hainbat alderditatik eta hainbeste bizitzako etapatan STEM bokazio eta lanbideetan generoarekin lotutako eten garrantzitsu hori eragiten duten faktoreak zein diren aztertuko da.

Vane Calero Blanco Zientzia Matematikoetan lizentziaduna da, eta prestakuntza hori esparru sozialeko eta baterako hezkuntzaren alorreko ikasketekin osatu du. 2015az geroztik, Sorkin Alboratorio de Saberes/Jakintzen Iraultegia hezkuntza elkartearen kide fundatzaile eta koordinatzailea da.
“Bizitzaren iraunkortasuna, STEAM gaitasunak orientazio profesionalean lantzeko proposamen gisa”
Vane Calero Blancok, STEAM diziplinen esparruan emakumeen eta gizonen parte-hartze desorekatuaren errora doazen alderdietako batzuk zalantzan jartzeko asmoz, ezagutza zientifiko-teknologikoaren eraikuntza zalantzan jartzea proposatzen du, oinarrian dituen botere-harremanen oinarrira joanez. Horrekin batera, bizitzaren iraunkortasunerako funtsezko zereginen eta STEAM gaitasunen sustapen profesionalaren arteko erlazioa aztertuko da. Azkenik, tresna batzuk landuko dira, gure egunerokoan aplikatu ahal izateko, egoera hori eraldatzeko.

Aurki, saio teknikaren edukierak argitaratuko dugu.

Saioa dohainekoa da.
Izena eman beharko da aldez aurretik eta hertsiki jarraituko zaio izenematearen ordenari.

Izena Ematea Online

Programa JAITSI