Vitoria/Gasteizko Udalak, Ekonomia-Sustapen eta Estrategia-Plangintzaren sailaren bidez, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak VITORIA/GASTEIZKO ENPLEGUAREN 1. AZOKA antolatu zuten.
Azoka 2010.eko maiatzaren 7 eta 8an egin zen Arabako Campuseko Farmazia-Fakultatean.
Ekimen hau apustu sendoa izan da berori antolatu duten administrazioen aldetik, enpleguaren eskaintza eta eskariaren arteko hartu-emanetarako esparru berriak ireki baititu.
Beste alde batetik, frogatu egin da metodologia berrien erabileraren eraginkortasuna, tokiko eremuan eta erakunde bion eraginpeko aldean egin beharreko lan-bitartekotzaren hobetzearren.
Ekitaldi honen bidez, enpresa-bilbeak aukera izan zuen, lanpostuak betetzerakoan berehalako eta etorkizuneko beharrak bete litzaketen pertsonekiko harreman zuzena ezartzeko. Halaber, enplegu bila aktiboki ari diren pertsonek aukera izan zuten eskaintzak bertan ezagutzeko.
Proiektuan aritutako alde guztiek, hau da, enplegua eskatzen zuten pertsonek, parte hartu zuten enpresek eta erakunde antolatzaile zein gonbidatuek balioespen biziki baikorra egin dute ekitaldiaren inguruan, azpimarratuz, gainera, gure eraginpeko esparruko lan-merkatua suspertzen lagundu duela.
Vitoria/Gasteizko ENPLEGU-AZOKAREN lehendabiziko edizioaren balioespen hau bizigarria da erakunde antolatzaileek zein bere ardurarekin konprometitu eta enpleguaren sustapena lortzeko lanean tinko jarraitzeko.