Micaela Portilla aretoa
Bi orduko saioak
Aldez aurretik eman behar da izena.
Enpresa ibilbide luzeko bi hizlarik beren ikuspegia eskainiko dute –estilo eta ikuspuntu ezberdin eta osagarriak–, enplegu bilaketaren funtsezko bi alderdi lantzeko: marka pertsonala eta lan elkarrizketa.
- Mikel Belascoainek, sortzeko eta arterako gaitasuna eta enpresa munduaren ezagutza zabala baliatuta, hautapen elkarrizketa batean erakargarria eta sinesgarria den storytelling bat sortuko du. Alegia, nola eman ibilbide profesional eta pertsonalaren berri arrakastaz.
- Gonzalo Sánchez Millorrek, estilo zuzen eta irmoarekin, langileak hautatzeko prozesuaren oinarrizko egitura zehaztuko du, arreta berezia jarrita hautapen elkarrizketari. Hala, langileak hautatzeko arduradun gisa duen esperientziaz baliatuta, funtsezko gakoak emango ditu.
Izena eman beharko da aldez aurretik eta hertsiki jarraituko zaio izenematearen ordenari.
Izena Ematea Online
Programa JAITSI