Florida aretoa
Ordutegia: 11:30etik 14:30etara
Izena eman beharko da aldez aurretik eta hertsiki jarraituko zaio izenematearen ordenari.
Saioa dohainekoa da.
GPS proiektuak orientazio profesionalentzat eskaintzen dituen laguntza bitartekoen barruan, jardunaldi tekniko bat antolatu da
Adimen artifiziala (AA), bereziki AA sortzailea, lan-prozesuak eraldatzen ari da. Jarduera honen bidez, orientazioko profesionalentzako AAko tresna praktikoak erabiltzeko aukerez hitz egingo da. AAren ga-raian eskatutako trebetasunak garatzeko, proiektu berritzaileetan inspiratzeko eta lan-etorkizunerako prestatzeko beharraz arituko gara, lan-panorama honetan AA beharrezko tresna gisa eratzen bai-ta.
Helburuak:
- AA sortzailea ulertzea: AA sortzailea zer den, haren bilakaera eta hainbat sektoretan duen era-gina modu sendoan ulertzea, bereziki hezkuntzan eta orientazio profesionalean.
- ChatGPTren aukerak ezagutzea: nola erabili ChatGPT eraginkortasunez, bere oinarrizko funtzio-naltasunak zein aurreratuak nabarmenduz, hezkuntza- eta lanbide-orientazioko aplikazioetara-ko.
- Aplikazio praktikoak identifikatzea: AA sortzailea hezkuntza- eta lanbide-orientazioan nola apli-ka daitekeen erakustea, adibide zehatzak eta azterketa-kasuak eskainiz.
- Gogoeta etikoa sustatzea: kontsiderazio etikoei, pribatutasunari eta AAren erabileraren joerari buruz sentsibilizatzea, aplikazioan ikuspegi arduratsua sustatuz.
- Proiektu berritzaileen sorrera inspiratzea: ChatGPT bere lanbide-praktikan integratuko duten proiektu edo programak diseinatzera eta planifikatzera motibatzea.
- Ideien trukea erraztea: galderak, eztabaidak eta feedbacka egiteko gune bat sortzea, espe-rientziak partekatzeko eta truketik ikasteko aukera emanez.
Edukierak:
- AA sortzailerako sarrera
- Oinarrizko kontzeptuak eta definizioak.
- AA sortzailearen bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera.
- Gizartean eta orientazioaren arloan duen eragina.
- Nola erabili ChatGPT: botereak eta super botereak
- ChatGPTren oinarrizko funtzionaltasunak.
- Gaitasun aurreratuak eta aplikazio berritzaileak aztertzea.
- Erakustaldi praktikoak eta ariketa interaktiboak.
- Orientazioko aplikazio praktikoak
- ChatGPT hezkuntza-orientazioan: tresnak eta teknikak.
- TxatGPT garapen profesionalean: gida eta laguntza.
- Etika AAren erabileran
- AA aplikatzeko printzipio etikoak.
- Datuen pribatutasuna maneiatzea eta alborapenak arintzea.
- Hausnartzeko kasu hipotetiko eta errealei buruzko eztabaida.
- Diseinatu zeure proiektua
- Ideiak garatzeko tailer interaktiboa.
- Brainstorming saioa eta proiektuen eskematizazioa.
- Proiektuak aurkeztea eta feedbacka jasotzea.
INSKRIPZIOAK
PROGRAMA JAITSI