Almudena Cid aretoa
45 minutuko saioak. 8 pertsonako taldeak.
Aldez aurretik izena eman beharko da eta plazak izen-ematearen ordenaren arabera beteko dira.
Enpleguari buruzko Escape Room-ak – Anima zaitez!
Esperientzia dibertigarri bat bizi nahi duzu, zure etorkizun profesionala hobetzen duzun bitartean? Enpleguarekin lotutako hiru escape the box proposatzen dizkizugu: talde-lana, erronkak eta erabaki garrantzitsuak… dena Lanbideren zerbitzuak ezagutzeko modu ludiko batean.
Misio Enplegua (45’)
10:30
Korporazio misteriotsu batek bizitza osorako lan-aukera eskaintzen du. Erronkak gaindituz, enpresek eskatzen dituzten gaitasunak probatuko dituzu eta kalitatezko enplegua lortzeko hautaketa-prozesu bati aurre egingo diozu.
Lehen Enplegurako abiatzea (45’)
11:30
Ikasketak amaitu berri dituen gazte baten lehen urratsak lan-munduan. Pisten eta asmakizunen bidez, Lanbidek lehen enplegua bilatzeko eskaintzen dituen baliabideak ezagutuko dituzu.
Enpresaren Atzealdean (30’)
12:30
Zure enpresaren etorkizuna arriskuan dago: funtsezko lanpostu baterako hautagaia aurkitu behar da. Arazo tekniko batek dena zaildu du… lortuko al duzue irtenbidea?