Empleo Gune 2017 hau zortzigarren edizioa da, eta hauek ditu ardatz nagusiak:
- Lurraldeko administrazio publikoetan datozen hilabeteotan sortuko diren enplegu aukerak aurkeztea, eta enplegu publikoan sartzeko moduari buruzko informazioa ematea.
- Gure hirian hedatzeko bidean dauden enpresa eta sektore ekonomikoek eskatzen dituzten profilen eta eskaintzen dituzten enpleguen berri ematea.
- Enplegu bila aktiboki ari diren pertsonen informazioa zabaltzera eta trebetasunak hobetzera bideratutako jarduera berritzaileak eskaintzea.