Jarduerak
Enplegu gunea: lan merkatuari buruzko orientazioa eta informazioa.
Kontuan hartuz Enplegu Foroa antolatu duten erakundeek, LANBIDE Enplegu Publikoaren Zerbitzuko erakunde laguntzaileak diren aldetik, Enplegu Gune izeneko baliabidea (baliabide espezializatuak eskaintzen ditu online bidez enplegua bilatzeko, baita pertsonalizatutako aholkularitza profesionala ere) kudeatzen dutela, behar diren gailu informatikoak instalatuko dira zerbitzua emateko Enplegu Foroa gauzatu bitartean.
Enplegu Guneak baliabide informatikoak dituen gune bat da, eta, teknikarien laguntzaz baliaturik, interesatuta dauden pertsonei informazioa emango die enplegua bilatzeko tresna eta zerbitzuen gainean.
Baliabidea Europa Biltzar Jauregiko Business Corner Aretoan izango da eta erakunde antolatzaileetako teknikariak izango dira bertan laguntzeko prest.
Ordutegia:
- Azaroak 17, osteguna, 9:00etik 14:00etara eta 17:30etatik 19:30etara
- Azaroak 18, ostirala, 9:00etatik 14:00etara