Jarduerak
Erakunde antolatzaileen informazio postua
Gasteizko ENPLEGU FOROA 2016 gauzatu bitartean, erakunde antolatzaileek, hau da, UPV/EHUk eta Vitoria-Gasteizko Udalak, haien zerbitzuei buruzko informazioa emango dute Europa Biltzar Jauregiko hallean jarritako postuan.
Teknikari espezializatuak izango dira bertan laguntzeko prest.
Ordutegia:
- Azaroak 17, osteguna, 9:00etik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era
- Azaroak 18, ostirala, 9:00etatik 14:00etara