Jarduerak

Langileak hautatzeko elkarrizketak

Foroan parte hartzen duten enpresetako batzuek haien intereseko enplegu eskaintzetarako eta/edo lan poltsetarako balizko langileak jasoko dituzte. Eskaintza horietako profilak betetzen dituzten pertsonek beren curriculum vitae bidali ahalko dute webgune honetako atalean ageri diren harremanetan jartzeko moduak erabilita.

Enpresa horiek Europa Biltzar Jauregiko toki bat erabili ahalko dute, ENPLEGU GUNE 2016 izan bitartean, aurrez hautatutako pertsonei lan elkarrizketak egiteko. Enpresek berek hautatuko dituzte elkarrizketetarako pertsonak, baita enpresek berek hitzordua jarri ere.

LAN ESKAINTZAK:

JARDINES DE ULETA SUITES HOTELA ETA ARIMENDI CATERINGA

Harreragilea:

Barrako, jantokiko eta banketeetako zerbitzaria:

Sukaldaria:

Aparteko zerbitzaria catering eta ekitaldietarako:

Gaian “Empleo Gune 2016” eta lanpostuaren erreferentzia jarrita honako helbide honetara bidali CVa: info@jardinesdeuleta.com

DECATHLON

Hainbat lanpostu.

Hautaketa-prozesuan sartu ahal izateko, bidali CVa honako helbidera, “Empleo Gune 2016” erreferentzia jarrita: https://www.decathlon.es/eces/static/RRHH/vendedor.html

PRAXIS PHARMACEUTICAL

Lan poltsa, zientzietako heziketa zikloko profilak

Lan poltsa, osasun zientzietako lizentziatuak edo graduatuak

Gaian “Empleo Gune 2016” eta lanpostuaren erreferentzia jarrita honako helbide honetara bidali CVa: humanresources@praxisph.com

SNA EUROPE

Mekanizazioko lan-eskaintzaren deskribapena

SNA Europe Amerikako konpainia multinazionala da, Snap-on Korporazioko kidea; honek NYSEn kotizatzen du eta mundu osoan zehar ditu enpresa subsidiarioak. Era askotako esku-erremintak (ebaketakoak, inausketakoak, etab.) diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditugu erabiltzaile-sektore ezberdinentzat: industria, automobilgintza, gremioak, herri-lanak, lorezaintza, nekazaritza. etab.

Vitoria-Gasteizen, Kantauriko Etorbidea 14 – Gamarrako Industrialdea helbidean dugun lantokirako CNC makinetan pieza seriatuak fabrikatzeko langileak behar ditugu, eta nagusiki Haas markako makinetako ekoizpenaz arduratuko dira goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan (aldatuz).

Lanbide Heziketako erdiko gradua eskatzen da, baina nahiago goi-mailakoa, Fabrikazio Mekanikoan. Gutxienez urtebeteko esperientzia eskatzen da CNCn, eskainitakoaren antzeko lanetan, mekanizazio-prozesuetan. Esperientzia Haas markako makinetan izatea baloratuko da.

Ekoizpenean laguntzeko teknikaria, lan-eskaintza-6S

SNA Europe Amerikako konpainia multinazionala da, Snap-on Korporazioko kidea; honek NYSEn kotizatzen du eta mundu osoan zehar ditu enpresa subsidiarioak.

Era askotako esku-erremintak (ebaketakoak, inausketakoak, etab.) diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditugu erabiltzaile-sektore ezberdinentzat: industria, automobilgintza, gremioak, herri-lanak, lorezaintza, nekazaritza. etab.

Vitoria-Gasteizen, Kantauriko etorbidea 14- Gamarrako Industrialdea helbidean dugun lantokian lanean berehala hasteko, ekoizpenean laguntzeko teknikari baten bila gabiltza. Honakoak izango lirateke bere eginkizun nagusiak:

Industria Ingeniaritzako goi-mailako gradua edo teknikari-maila edo, bestela, Enpresa Ikasketetako lizentziatura izan behar da. Ez da beharrezkoa esperientzia izatea, baina baloratuko da industria-inguruneetan esperientzia izatea. Ingeles-maila ona behar da, eta informatikan, berriz, erabiltzaile-maila.

Lantokia ekoizpen-tailerra izango da, eta tailerrean hobekuntza-ekintza zehatzak egiteko gai den eta ekintza horiek arrakastaz ezartzeko konpromisoa eta erabakitasuna erakutsiko dituen pertsona baten bila gabiltza, beraz. Beharrezkoa da lanean detailezalea, inplikatua eta proaktiboa izatea.

Gaian “Empleo Gune 2016” eta lanpostuaren erreferentzia jarrita honako helbide honetara bidali CVa: fernando.baena@snaeurope.com