Menu
cabeceraForoGenerica
es | eus

Enplegu zentroa: enplegu bilaketari aplikatutako teknologia berriak

Enplegu Zentroan baliabide informatikoak daude, eta langile espezializatuek enplegua bilatzeko tresna digitalei eta online zerbitzuei buruzko informazioa emango diete interesdunei.

Enplegu Zentroan, gainera, hainbat tailer emango dira; tailerrak egiteko, beharrezkoa da aurretik izena ematea.

Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta lekuok izena emandako hurrenkerari jarraikiz beteko dira. Eman izena lehenbailehen!

TAILERRA ORDUTEGIA ESPAZIOA
Symbaloo: egin zeure online mahaigaina enplegua bilatzeko
HELBURUA: enplegu bilaketa antolatzeko tresna erabilgarri hau erabiltzen ikastea.

Online izen ematea
Osteguna:
11:30-12:30
16:30-17:30
Ostirala:
12:00-13:00
Business Corner
Enplegu bilaketari aplikatutako sormena
HELBURUA: gure hautagaitza deigarri egiteko beste modu batzuk deskubritzea: bideocurriculuma, portfolioa...

Online izen ematea
Osteguna:
10:00-11:00
13:00-14:00
Ostirala:
10:30-11:30
Business Corner
Beste Jarduera batzuk