Menu
cabeceraForoGenerica
es | eus

Jarduerak: Enplegu aukerak hobetzeko tailerrak

Bi orduko saio praktikoak egingo dira gaur egungo merkatuan enplegua aktiboki bilatzeko gaitasun erabilgarriak lortu nahi dituzten pertsonentzat.

Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta izen emateen ordenaren arabera beteko dira. Eman ezazu izena ahalik eta azkarrena!

Eskaintzen diren tailerretako batean baino ezingo da parte hartu:

URRIAK 26, OSTEGUNA
Arratsaldez
TAILERRA ORDUTEGIA LEKUA
1. tailerra: Nola egin bideo curriculum bat 16:30-18:30 Sorginetxe aretoa EUROPA Biltzar JauregiaROPA
HELBURUA: bideo curriculuma ezagutaraztea, tresna eraginkorra baita lana bilatzeko; curriculumaren erabilera tradizionala eguneratzea, teknologia berrietara eta merkatuan esperientzia eta prestakuntza baino zerbait gehiago lortu nahi duten langileen beharretara egokituz.

Eman izena online
2. tailerra: Bigarren lan aukera. Lan merkatuan berriro sartzea. 16:30-18:30 La Hechicera aretoa. EUROPA Biltzar Jauregia
HELBURUA: slan elkarrizketak egiten dituztenei (enpresak, langileak hautatzeko aholkulariak, etab.) gure hautagaitzarenganako interesa transmititzeko gai izatea eta adinagatik lan merkatuan sartzeko zailagoa duten langileen enplegu aukera areagotzea.

Eman izena online
3. tailerra: Lehen enplegua bilatzea 16:30-18:30 Zabalgana aretoa. EUROPA Biltzar Jauregia
HELBURUA: oinarrizko gakoak ematea helburu profesionala zehazteko, prestakuntzari, esperientziari eta gaitasunei balioa emateko, gure hautagaitza aurkezten ikasteko eta gure enplegu bilaketaren plangintza egiteko.

Eman izena online
4. tailerra: Lanbidea aldatzea; posible al da? 16:30-18:30 Florida aretoa. EUROPA Biltzar Jauregia
HELBURUA: beren lan ibilbidean aldaketa bat egin nahi duten pertsonei zenbait jarraibide ematea, lehengo gaitasunak profil berrian sar ditzaten eta bide berri bati ekiteko beharko dituzten gaitasunak lor ditzaten, betiere horrek ekar ditzakeen arriskuak ahaztu gabe eta horiek modu eraginkorrean kudeatzeko moduak kontuan hartuta.

Eman izena online
Beste Jarduera batzuk