JARDUERA

Ekintzailetza gunea: AUKERATOR proiektua

Nagusiki UPV/EHUk eta Gasteizko Udalak ekintzailetza sustatzeko eskaintzen dituzten baliabide publikoei buruzko informazioa eta erakunde horien laguntzaz sortutako hainbat esperientziaren aurkezpena osatzeko, bisitariek aplikazio hau erabiltzeko aukera izango dute.

Aukerator izeneko stand interaktibo bat izango da. Aldi baterako prestatutako instalazio batean, ibilbide bat egongo da, eta bisitariek erabaki batzuk hartu beharko dituzte. Erabaki horien arabera, bideak amaiera bat edo beste izango du. Erabaki bakoitzak beste bi aukera emango dizkie, eta horietako bat aukeratu beharko dute. Horrela jardun beharko dute emaitza bat lortu arte.

Hartutako erabaki guztiak panel batean islatuta geratuko dira, osotasunean aztertzeko eta ongi ikusteko etorkizun profesionala helburutzat duen plana.

Teknikari espezializatuak arduratuko dira baliabide honetaz.

OSTEGUNA 11
ORDUTEGIA JARDUERA TOKIA
9.00-14.00 Ekintzailetza gunea:
AUKERATOR proiektua
Sarrera. Lascaray Eraikina
16.00-20.00 Ekintzailetza gunea:
AUKERATOR proiektua
Sarrera. Lascaray Eraikina
OSTIRALA 12
ORDUTEGIA JARDUERA TOKIA
9.00-14.30 Ekintzailetza gunea:
AUKERATOR proiektua
Sarrera. Lascaray Eraikina