JARDUERA

25 urtetik beherako gazteentzako lan aukerak: Gazteen Bermea programaren aurkezpena.

Gazteen Bermea europar ekimen bat da, eta xedetzat dauka 25 urtetik beherako gazteei lan merkatuan sartzen laguntzea. Espainian, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak 2013ko otsailean onartutako Gazteen Ekintzailetza izeneko estrategiaren baitan kokatzen da. Gazteen Bermeari buruzko Gomendioak ezarritakoaren arabera, 25 urtetik beherako gazteek lanerako, heziketarako edo prestakuntzarako eskaintza bat jaso dezakete, ikasketak amaitzean edo lanik gabe geratzean.

Arabako Merkataritza Ganberak aurkeztuko du ekimena, hark kudeatzen baitu gure lurraldean.

Helburua da 25 urtetik beherako 100 pertsonaren kasuetan esku hartzea, eta 40 kontratazio inguru lortzea.

OSTIRALA 12
ORDUTEGIA JARDUERA TOKIA
13.00- 13.45 Aurkezpena:
Gazteen Bermea programa
Arabako Merkataritza Ganbera
Gradu Aretoa
Letren Fakultatea