JARDUERA
Mahai ingurua. Lan aukerak hirugarren sektorean
Hirugarren sektoreak, hau da, gizartea hobetzera eta norbanakoen beharrei erantzutera (ez kapitalaren beharrei) bideratutako jarduna duten erakunde pribatuen sektoreak, merkataritzakoak ez bezalako ekonomia moldeak darabiltza, gizartearentzat ezezagunak edo ez oso ezagunak.
Sektore hori antolatu eta profesionalizatu egin da azken urteetan, eta ekonomia ahalmen handiko sektore bilakatu da, zeharo aldatuta bai kudeaketa, bai erantzun eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko gaitasuna.
Gure lurraldean garrantzi handia duten erakunde batzuek beren ideiak, kudeaketa planak eta gehien behar dituzten profil profesionalak azalduko dituzte, baita haiekin harremanetan jartzeko bideak ere.
| OSTIRALA 12 | ||
|---|---|---|
| ORDUTEGIA | JARDUERA | TOKIA |
| 13.45 - 14.30 | Lan aukerak hirugarren sektorean:
| Gradu Aretoa Letren Fakultatea. |