JARDUERA
Enplegu Zentroa
Aintzat hartuta Enplegu Foroaren antolatzaileek, LANBIDE Enplegu Zerbitzu Publikoaren laguntzaile gisa, Enplegu Zentroa izeneko baliabidea kudeatzen dutela (lana bilatzeko on-line bitarteko espezializatuak eta aholkularitza profesional pertsonalizatua eskaintzen dituen gunea), zerbitzu hori emateko bi gailu informatiko instalatuko dira Enplegu Foroan.
Enplegu Zentroak baliabide informatikoak ditu, eta, teknikarien laguntzaz, interesa duen pertsona orok erraz lortu ahalko du lana bilatzeko tresnei eta zerbitzuei buruzko informazioa.
Halaber, antolakuntzak ekitaldian zabaltzeko bildu dituen lan eskaintzen berri emango du, eta enpresa eskatzaileekin harremanetan nola jarri jakinaraziko du.
Enplegu eskaintzak zabaltzeko interesatuta dauden enpresentzako informazioa
Baliabide honetaz Udaleko Enplegu Saileko orientazio taldeko teknikariak eta UPV/EHUko taldeko kideak arduratuko dira.
| OSTEGUNA 11 | ||
|---|---|---|
| ORDUTEGIA | JARDUERA | TOKIA |
| 9.00-14.00 | Enplegu Zentroa: Lan eskaintzen gunea | Hall. Lascaray Eraikina |
| ORDUTEGIA | JARDUERA | TOKIA |
| 16.00-20.00 | Enplegu Zentroa: Lan eskaintzen gunea | Hall. Lascaray Eraikina |
| OSTIRALA 12 | ||
| ORDUTEGIA | JARDUERA | TOKIA |
| 9.00-14.30 | Enplegu Zentroa: Lan eskaintzen gunea | Hall. Lascaray Eraikina |