JARDUERA
3. lantegia: Enpresa ertain eta handietan enplegua lortzeko gakoak. Prozesukako lana.
HELBURUA: Enpresa ertain eta handietan darabilten lan egiteko modu berria ulertzeko gakoak ematea. Ikuspegi argia eta orokorra eskaintzea ondo ulertzeko prozesukako lana, enpresen antolamendu berriak eta antolamendu horietatik eratorritako informatika sistemak.
Egitaraua
- Zer da prozesu bat? Funtziokako eta sailkako lanarekin dituen aldeak eta alderdi osagarriak.
- Zergatik da enplegua sortzeko gako bat gaur egun?
- Prozesukako kudeaketari lotutako lanpostu berriak.
- Prozesukako kudeaketari lotutako konpetentzia berriak.
- Zer da ERP bat? SAP, Navision eta kudeaketa integraleko antzeko beste programa batzuk ulertzeko gakoak.
- Antolamendu modu horiek erabiltzeko beharrezko prestakuntza jasotzeko aukerak.
- Proiektua XXI. mendeko kudeaketa tresna nagusi gisa.
Hartzaileak:
Goi mailako formakuntza arautua, diploma, lizentzia edo baliokidea duten pertsonak.